Museoak
Nautilus museoa
Mutrikuko itsaslabarrak flysch beltzeko geruzez osatuta daude eta 100 milioi urtetik gorako fosil ugari dituzte. Urte askoan lan egin eta gero, fosil-bilduma handi bat berreskuratzeko eta prestatzeko aukera izan da, eta hori dago ikusgai Mutrikuko Nautilus ikasgune geologikoan. Halaber, duela 110 milioi urte itsas hondoan flyscha nola sortu zen erakusten da, bai eta garai hartako itsas bizia nolakoa zen ere, euskal kostaldea guztiz urperatuta zegoen garai hartan.
- Helbidea: Jose Antonio Ezeiza kalea, 3 - 20830. Mutriku
- Nautilusen kokapena mapan ikusi.
- Telefonoa: 943 60 33 78 / 657 794 677
- Nautilus museoaren webgunea
Algorri
Algorri ezagutza etxean, flyscharen eraketa eta inguruko natura aurkezten eta azaltzen dute, modu entretenigarrian. Halaber, azaleratze geologikoa kanpoan ezagutzeko prestatzen gaituzte, baliabide guztiak eskura jarriz. Urte osoan, bisita gidatu ugari antolatzen dituzte, iraupen eta mota askotakoak. Bisita horietan, neurrira egindako aukerak proposatuko dizkigute, bertako inguruak esploratzeko eta gune ikusgarrienetara joateko. Harkaitzak aditu baten laguntzaz aztertzeak aztarna bitxien berri izateko aukera ematen du, zenbait gai misteriotsuri buruz; esaterako, klima-zikloei eta iraungipen masiboei buruz.
- Helbidea: Juan Belmonte kalea 21 - 20750. Zumaia
- Algorriren kokapena mapan ikusi.
- Telefonoa: 943 143 100
- Algorri museoaren webgunea
