Azalpen geologikoa

Kosta zati oso honi bereizgarritasuna ematen dion formazio "kapritxosoa" da flyscha. Denboran atzera eginez, gure egungo kosta oraindik itsas azpian zegoenean, kostaldea hainbat milio urtetan hainbat sedimentu eta izaki bizidunen arrastoak gordetzen joan zen. Duela 45 milio urte, ordea, guztia aldatu zen: lurraren barneko indarrek prozesu hau geratu zuten eta milioika urtetan eratuz joan zena azaleratu egin zen.

Azaleratu zen lur honetan, itsasoraen indarrak, itsaslabarrak, marearteak eta hainbat forma desberdin sortu zituen, eta 60 milioi urteko historia geologikoa agerian utzi zuen, ondoz ondoko harkaitz-geruzatan idatzita - flysch izenez ezagutzen dugun fenomenoa da hau.

Arrazoi honexegatik gaur altxor eder bat dugu: flyscha lurraren historiaren informazio iturri agortezina da, bizitzaren historiaren eta gure planetaren "liburutegia". Besteak beste, ingurune honetan erregistratzen da bizitzaren historian emandako azken desagertze handia, planeta mailan eskala handian izan den bosgarrena, dinosauroekin eta beste hainbat espeziekin amaitu zuena meteorito baten erorketaren ondorioz.

Aldaketa klimatikoa edota gizakiaren ekintzaren ondorioz desagertzen diren espezien inguruan dagoen eztabaida bizi-bizian dagoen momentu honetan, kostalde honetako harkaitz-geruzatan aitzinean gertatutako aldaketa klimatikoak irakur daitezke. Honekin, gaur egungo fenomenoei beste perspektiba berri bat ematen laguntzen digu.

Duen interes zientifikotik haratago, fenomeno guzti hauen inguruan gero eta interes handiagoa dago. Hau dela eta, gure helburua altxor hau erakustea eta ezagutaraztea da.

GEOTURISMOA

Geoturismoa aisialiko aktibitate gisa egindako interes geologiko eta geomorfologikoa duten tokiak bisitatzeari deritzo. Honetarako erraztasunak eta zerbitzuak sortu behar dira, hau da, ondare geologikoa modu iraunkor eta naturarekin errespetuz jokatuz "balorean jarri" behar da.

Duela 6 urte hasi ziren Zumaia, Deba eta Mutriku Gipuzkoako mendebaldean geoturismo esperientzia garatzen eta egindako lana erreferentetzat hartu daiteke, originaltasuna eta errespetua azpimarratuz. Esperientzia desberdin bat eskaini dezakegu eta hori abantaila bat da eta esperientzia honek natur-guneetan eta hauen balorean gero eta interes handiagoa due publikoaren arreta erakartzeko gaitasuna du.

Geoturismoaren ikuspegitik, Flyscharen kostaldean hainbat oinarrizko helburu zehatz ditzazkegu:

  • Ondare geologikoa eta geomorfologikoa kontserbatu, baita paisaia eta beste balore naturalak ere. Honekin batera ondare hau zabaltzea dugu helburu.
  • Errespetuzko turismo iraunkorra sustatu.
  • Kosta honen ondare geologikoaren nazioarteko errekonozimendua bultzatu.