Urolako itsasadarra kayak-ean
Zumaia
Urolako Itsasadarra naturgune paregabea da, bertan Santixoko dunak eta padurak, Artadiko basoak eta Beduako irlak balio handikoak izanik. Esperientzi honekin paradisu txiki honen baloreak ezagutu eta gozatu ahal izango ditugu.
- Iraupena: 2h.
- Irteera: Turismo bulegoa (Zumaia) - Ikusi Zumaiako turismo bulegoaren kokapena
- Prezioa: 10 euro (16 urtetik beherakoentzako: 6 euro)
- Gutxieneko adina: 12 urte
- Bisitari kopuru mugatua: 24
- Beharrezkoak: Kirol jantziak aproposenak dira; igeri egiten jakitea beharrezkoa da, baina arraunketan trebetasuna ez da beharrezkoa
