Marearteko zabalgunea
Zumaia
Gidari aditu baten laguntzaz, bisita egingo dugu Deba eta Zumaia bitarteko itsaslabar ikusgarrietara - Biotopo Babeslekua -, eta han aukera izango dugu marearteko zabalgunearen natura-aberastasuna eta geologia deskubritzeko. Algorri ezagutza etxea ere bisitatuko dugu.
- Iraupena: 3h.
- Irteera: Algorri ezagutza etxea (Juan Belmonte 21, Zumaia) - Ikusi Algorriren kokapena
- Prezioa: 8 euro
- Gutxieneko adina: 10 urte
- Bisitari kopuru mugatua: 25
- Zailtasuna: Ertaina
- Beharrezkoak: Haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eta ura.
- Tiketak: Zumaiako turismo bulegoan
